2019 Zoriontsua opa dizuegu!

2019 Zoriontsua opa dizuegu!

Gaur 2018 urteko azken bloga aurkezten dizuegu. Urte berria zoriontzeko erabili nahi dugu aukera hau, eta gutxienez 2018 urtea bezain ona izan dadin desiratzeko. Gure kasuan, azken urte hau lanez beterikoa izan da, hau dela eta gure bezero guztiei eskertu nahi dizuegu gure taldearengan jarri duzuen konfiantza. Oso harro gaude lan taldearen inplikazio eta dedikazioarekin, zuen ongizatea lortzeko buru-belarri aritzen baitira.

Amaitzen ari den urte hau, ez da edonolakoa izan guretzat, aurten Paula Rodríguez eduki baitugu gure taldean, sekulako estetiziena dela erakutsi digu, etengabe hobetzea bilatzen duen pertsona da, kokaleku ugaritan kurtso ezberdinetara joan baita bere jakituria handitzearren. Gainera, aurtengoa Miren Etxeberriaren urtea izan da, estetizien bikain modura kontsagratu baita, bere lanarekiko ardura eta habileziagatik, detaileei ematen dien garrantziagatik… Bi estetizien hauen buruan Nerea Iriondo dugu, experientzia handiko pertsona, bere negozioaren jabea 1991 urtetik, Yaleren arrakastaren sustatzaile nagusia, beti zerbitzu bikainaren bila ari den pertsona, bezeroak mimatuz eta epe luzerako bisioaz, lan duina eta aparatologia kosmetikoen berrikuntza eta inbertsioa ardatz nagusi dituelarik.

Aurtengo urtean zehar, etengabeko ikaskuntza eduki dugu, teknika berriak ikasi ditugu, betile luzapen errusiarra adibidez, Secretos Del Aguaren instalazioak bisitatu ditugu, liluraturik itzuli garelarik, aparatologia berria ere ekarri dugu, Caci-a adibidez… Badakigu teknika berriak eta aparatologia berriena eranstea ezinbestekoa dela zerbitzu honena eskaintzeko gure bezeroei.

Zuekin partekatu nahi dugu aurten gure dedikazio eta jarduera sarituak izan direla, Confebask 2018 sarietara nominatuak izan baikara Empresa bikain sekziora. Nominazioko gutuna hementxe atxikitzen dizuegu.

No Comments

Post A Comment