Gorputz esfoliazioa

Gorputz esfoliazioa

Gazteen azal berritze prozesua 28 egunekoa da, baina, zahartzen goazen heinean, denbora gehiago behar dugu azal berritze zikloa osatzeko, ondorioz hildako zelula kantitate handia eta hondakin asko pilatzen da epidermisean. Azal berritze zikloa atzeratzearen beste arrazoietako batzuk izpi ultramoreen erasoak eta makilajearen erabilera edo kontaminazioa dira.

Azal berritze prozesua mantsotzean, gure azalak oxigenazio falta eta lehortasun arazoak edukiko ditu, esfoliazio indartsu bat aplikatzeko ordua da azalaren zikinkeria eta pilaturiko hildako azala ezabatzeko, azalaren birgenerazio zelularra estimulatuz. Esfoliazioa antzinatik oso ezaguna den tratamendua da. Antzina, korda naturalez osaturiko zepiloak erabiltzen ziren, baita esponjak ere, gaur egun, inbestigazio zientifikoaren ondorioz, tratamendu esfoliante berriak sortu dira krema eta serum ezberdinak erabiliz, metodo klasikoak baina askoz eraginkorragoak diren teknikak direlarik.

emaitza optimoak lortzeko, masaje intentso bat aplikatu beharko dugu hildako azal gehiegikeria ezabatzeko, produktuen aplikazio soilarekin ez baitugu nahi dugun emaitza egokia lortuko. Aldi berean oso garrantzitsua da kosmetika natural eta errespetutsua erabiltzea da, zientziak erakutsi baitu mikroperla bidezko exfoliazio produktuak oso kutsakorrak direla ekosistemarentzat.

Adituek hilabetean behin esfoliazioak aplikatzea gomendatzen dute, gehiegizko hildako azala pilatzen denean hain zuzen, bestela gure epidermisa minduko baitugu. Kontraindikazio bakarra zaurietan eta erreduretan ez aplikatzea da, bestela zauriak irekiko baititugu.

Zein dira onurak?

esfoliazioak onura ugari ditu:

  • Azal eraberritzea, azalaren elastikotasun eta distira naturala estimulatuz.
  • Epidermiasaren odol zirkulazioa hobetzen du, azala printzipio aktiboen xurgapenerako harkor bilakatuz.
  • Azalaren itxura hobetzen du.

Yale estetika zentrutik, kabinako gorputz esfoliazioa gomendatzen dugu, gorputz sauna Secretos Del Agua produktu naturalen konbinaketarekin.

No Comments

Post A Comment