Kolagenozko beloa

Kolagenozko beloa

Denok dakigu eguzkia oso kaltegarria dela gure azalarentzat, udaran eguzki izpiak uneoro dauzkagu gure gain, gure azala kaltetzen dute uneoro, neke zeinuak agertzen zaizkigu, hidratazio arazo larriak agertzen dira gure azalean, tentsio falta handia agertzen zaigu azalean baita pitzadurak ere.

Orain, behin udara pasata, azalaren zainketak berrezarri behar ditugu, garrantzi berezia emanez azalaren hidratazio egokia berreskuratzeari, honela, gure zimurren profunditatea txikituko dugu, gure azala leunduko dugu eta azal pitzatua eta lehorra ekidingo dugu.

Gure azala berridratatzeko kolagenezko beloa da tratamendu egokiena, zahartzen goazen heinean, gure gorputzaren kolagenoa insolubilitzen dijoa, ondorioz, gure azala ongi hidratatua mantentzeko abilezia galtzen du, arazo hau eguzkiaren exposizioak handitu egiten du. Oso garrantzitsua da kolagenozko beloak erabiltzea azalaren hidratazioa berrezartzeko, itxura gazte eta leun bat emateko eta zimurrak leundu eta txikitzeko.

 

Kolagenozko beloaren onuren artean:

  • Azalaren elastizidadea handitzen du.
  • Zimurren sakonera eta intentsitatea txikitzen du.
  • Birgenerazio zelularra estimulatzen du.
  • Epidermisa leuntzen du.
  • Azaleko zauriak eta orbanak leuntzen ditu.
  • Azala sakonki hidratatzen du.

 

Kolagenozko beloa periodikoki aplikatu behar dugu, hiru astetik behin gutxi gora behera, aurretik aipaturiko onurak lortzeko. Oso gomendagarria da aldiberean puntualki sesio solte bat erabiltzea aurpegi hidratatu, leun eta tentsu bat lortzeko festetarako eta akontezimendu ugaritarako. Oso gomendagarria da belozko kolagenoa bai gizon zein emakumeentzat.

 

No Comments

Post A Comment