Drainatze linfatikoaren garrantzia

Drainatze linfatikoaren garrantzia

Zer da Vodder metodoa?

Vodder metodoaren drainatze linfatikoak, oztopaturiko linfa lekualdatzen du gune linfatiko osasuntsuetaraino, edema linfatikoak eta proteina suntsitzaileak ezabatuz, beste metodoez ezaba ezin daitezkeenak.

1932an, linfa sistema nahiko ezezaguna zen mundu guztiarentzat, gizartean finkaturik zegoen ideia, masajea eta manipulazioa saihestu behar zirenekoa zen, honek arazoak eta gaixotasun larriagoak ekar zitzakeelako pentsatzen baitzen. Baina, Vodderrek pentsatzen zuen hau ez zela honela, ideia honen atzetik, mugimendu zehatz batzuk diseinatu zituen, puzturiko ganglioak tratatzeko.

Vodderrek sorturiko mugimendu horiek baso linfatikoen pareten muskulatura estimulatzen dute, Sistema linfatiko bera erabiliz inflamazioa ezabatzeko eta sistema indartzeko.

Zein dira Vodder metodoaren onurak?

Vodderrek sorturiko mugimenduek modu bikainean estimulatzen du baso linfatikoen muskulatura, Sistema linfatiko bera erabiliz .
Metodo garrantzitsu honi, sistema linfatikoaren garbiketa ez kirurgikoa deritzo, zelula kumuluak eta horiek sorturiko infekzioak ezabatzen ditu. Dermisa garbitzen du eta tratamendu ugarik, istripuek… sorturiko hantura txikitzen du. Oso gomendagarria da ebakuntza kirurgikoen ondoren, errekuperazio tasa handitzen duelako.

Lipoedemen eta linfoedemen kasuan, bereziki garrantzitsua da tratamendua aplikatzea, drainatze linfatikoak bide berriak irekitzen ditu sistema linfatikoak autoerregulazio arazoak dauzkazkan guneetan likidoen ezabaketarako .

Tratamentu hau masaje aurreratu bat bezalakoxea da, mugimendu zehatzekin, masaje biribil eta errepikakorrak egiten direlako. Tratamendu honek sesio ugari behar ditu toxinak drainatzeko, eta estetikako beste tratamenduen antzera, denboran zehar luzatu beharreko tratamendua da bere efektuak desager ez daitezen.

No Comments

Post A Comment