LPG

Koiperik iraunkorrenak kentzeko lipomasajerik eraginkorrena.

LPG

Koiperik iraunkorrenak kentzeko lipomasajerik eraginkorrena.

Oso eraginkorra zelulitisaren kontra.

FUNTZIONAMENDU-PRINTZIPIOA

 

Ehunak (konjuntiboak, larruazalekoak eta larruazalpekoak) aldi berean higiarazten dira lipomasajearekin, izan ere, 2 arrabol dituen buruaren bidez hainbat masaje motorizatu ematen baitira. Buru motorizatu horrek berariazko zenbait programa ditu, eta gure aplikazio profesionalari esker koipe-pilaketetan oso modu eraginkorrean lan egiten du, bereziki pilaketa iraunkorrenetan.

ONURAK

 

  • Adipozitoak estimulatuz lipolisia (koipeen deskonposizioa) aktibatzen da eta koipeak askatzen dira.
  • Tokiko koipe iraunkorra higiarazten da; oso eraginkorra da zelulitisari aurre egiteko.
  • Fibroblastoak estimulatzen ditu eta kolagenoa (ehunei erresistentzia ematen dien proteina) eta elastina (ehunei elastikotasuna ematen dien proteina) sortzen ditu.
  • Ehun konektibo uzkurtua malgutzen du.
  • Likidoen trukea (drainatzea) areagotzen du.
  • Odol-zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa hobetzen ditu.
  • Larruazala hidratatu, suspertu, leundu eta esfoliatzen du.