06 Urt EZ AL DUZU ORAINDIK KANGEN URA EZAGUTZEN?
Ez al duzu oraindik KANGEN ura ezagutzen? Hobe ezazu zure osasuna eta zaindu zure azala.
Gure gorputzaren %75a ura da, eta ondo hidratatua mantentzea oso beharrezkoa da gure osasunarentzat. Baina ur guztiak ez dira berdinak, eta gure gorputzarentzat denak ez dira osasuntsuak.
Ohiko urak ez dauka PH aproposa, azidoegia eta oxidatzailea da, horregatik ura edan baina lehen alkalinizatzea komenigarria da. Ur alkalinoak elikagaiak zeluletara garraiatzen, digestioa egiten, toxinak kanporatzen , buruko mina sahiesten eta pisua galtzen edo mantentzen laguntzen du.
Oxidazioa gure osasunaren etsai gogorra da. Gaur egungo gaixotasun ohiko batzuetan, adibidez Minbizian, bihotzeko gaixotasunetan eta diabetesean, eragin handia dauka oxidazioak. Propietate antioxidatzaileak dituen urak erradikal askeak menderatzen ditu. Erradikal askeek gure zelulak mintzen eta gaixotasun ugari sortzen dituzte.
KANGEN ura, alkalinoa da, oso aberatsa da propietate antioxidatzaileetan, bereziki gomendagarria da KANGEN ura erabiltzea aurpegi eta gorputzaren garbiketarako, azalaren poroen azpiegitura hobetzen duelako, poroa itxiz eta azalari itxura leun eta gazteagoa emanez.
KANGEN urak dituen onura guztiengatik, YALE edertasun zentroan ur mota hau soilik erabiltzen dugu, bai kontsumorako, bai gure aurpegiko zein gorputz tratamentuetarako.
No Comments