Warning: The magic method InvisibleReCaptcha\MchLib\Plugin\MchBasePublicPlugin::__wakeup() must have public visibility in /var/www/vhosts/bellezayale.com/httpdocs/wp-content/plugins/invisible-recaptcha/includes/plugin/MchBasePublicPlugin.php on line 37
YALE | Indiba
 

Indiba

Zure edertasuna barnetik indartzen du.

Indiba

Zure edertasuna barnetik indartzen du.

Azalaren hobekuntza integrala lehenengo saioan.

FUNTZIONAMENDU-PRINTZIPIOA

 

INDIBA® Deep Beauty ekipoen belaunaldi berriak CELL BOOST TECHNOLOGY teknologia patentatua dauka, tratamenduen emaitzak areagotzen eta hobetzen dituena. Software berria dauka, kontaktu-detekzio optimizatuarekin.


Maiztasun handiko (448 kHz) teknologia horrek ioi-zelula trukea sustatzen eta optimizatzen du. Proionic® sistemak 3 intentsitate-mailatan jarduten du (atermikoa, termikoa eta hipertermia), aplikazio bakoitzaren beharraren arabera.


Gorputzeko ehun bigunen eta gogorren potentzial elektrikoa berrorekatzen du; eta, ondorioz, horien barruko elastikotasuna hobetzen du eta, zelulei dagokienez, iragazkortasunari, bioestimulazioari, baskularizazioari eta hiperaktibazioari laguntzen die.

 

Sistema horrek bi aplikazio modu konbinatzen ditu:

 

Kapazitiboa

 

Modu horrek elektrodotik hurbil dauden ehun bigunetan eragiten du (larruazaleko ehuna, ehun konektiboa, zirkulazio-sistema eta sistema linfatikoa).

 

Erresistiboa

 

Modu horrek ehun sakon eta erresistenteenetan eragiten du (ehun lodiak, dentsoak, koipetsuak eta fibrotikoak, artikulazioak, lotailuak, tendoiak, hezurrak eta abar).

Metalezko bi elektrodorekin aplikatzen da, horietako bat tratatu beharreko eremuarekin kontaktuan mugituz, eta bestea tratatzen ari den gorputzeko eremuaren kontrako aldean finko utzita. Bi elektrodoek maiztasun handiko eremu elektriko edo magnetiko bat sortzen dute, intentsitate desberdinetara modula daitekeena.

Ehunetako eragina zelula mailan izaten da, barrutik kanpora.

ONURAK

 

  • Ez da inbaditzailea.
  • Ez du minik egiten.
  • Larruazala lehen saiotik hobetzen da modu integral batean: elastikotasuna, hidratazioa, leuntasuna eta birsortzea.
  • Gure organismoko kolagenoaren eta elastinaren sintesia handitzen du.
  • Askotariko aplikazioak: koipea gutxitzen du, muskuluetako mina hobetzen du, infekzioak desagertzen laguntzen du, defentsak indartzen ditu eta abar.
  • Drainatzailea da, begi-inguruetan ere erabil daiteke poltsak txikitzeko.
  • Toxinak kanporatzen laguntzen du, eta adibidez, edemak edo aurpegiko hantura txikitu.