20 Urt Laser guztiak berdinak al dira?
Laser guztiak berdinak al dira?
Laser depilazioa 1994 sorturiko metodoa da, biloa argi igorpenaren bidez modu iraunkor batean kentzeko sortua. Biloak melanina dauka, koloroztatzeaz arduratzen dena. Balio zehatzeko maiztasun eta intentsitatea daukan argi izpiak biloarekin elkarreragitean, aplikaturiko argi energia melaninak xurgatzen du, gunea berotuz. Hau aukeratze-fototermolisi bezala ezagutzen da erraboil iletsua hautsiz, inguruko azala kaltetu gabe.
Gaur egun hiru laser mota erabiltzen dira gehienbat, Nd-Yag, diodoa eta Alejandrita. Bere garaian oso ezagunak izan ziren ruby laserra eta argon laserra, baina, azken biak zaharkituak geratu direnez, ez dugu beraiez hitz egingo.
Alejandrita laserra
Alejandrita laserrak urte ugari daramatza oso erabilia izaten, hau melaninarekin afinena da, hau dela eta oso azkar jarduten du. Baina, eragozpen nagusi bat dauka, eraginkorra da soilik bereziki argiak diren azaletan, kolorearekin ez du ondo erreakzionatzen, eta azal pigmentatuak asko erretzen ditu. Hau dela eta oso mingarria da. Tratamendu hau zaharkitua geratu da oso ospetsua izan arren.
Diodo laserra(Soprano eta Lightsheer)
Sorturiko hurrengo laser motak diodo laserrak izan ziren, berrikuntza ugari ekarri zituen aurreko laserren arazoak ebazteko, askoz eraginkorragoa da azal pigmentatuentzat eta aurrekoak baina min gutxiago eragiten dute.
Soprano laserra, potentzia oso baxuko laserra da, hau dela eta, ez da batere mingarria, baina dena den, bere arazoak ere baditu, ez da hain eraginkorra, ondorioz biloa ezabatzeko beharrezkoak diren saioak askoz gehiago dira.
Sorturiko beste diodo laserra, lightsheer diodo laserra da, ideala pigmentaturiko azalentzat, bere pultsua progresiboa baita eta ez jarraitua, hau dela eta errekuntza kasuak askoz txikiagoa da. Laser mota honen arazoa bere prezioa da, besteak baina zerbait garestiagoa delako.
Nd-Yag laserra
Barizeak eta armiarma baskularrak ezabatzeko sorturiko laserra. Hau lortzeko, melaninari eragin ordez, hemoglobinari eragiten dio. Baina gaur egun zentro ugarik laser hau erabiltzen du (bi makina ez erostearren) laser depilazioan, baina bere eraginkortasuna oso baxua da ile-kentze prozesuan, bere funtzioa ez baita ile-kentzea.
Informazio guzti honen ezagutzaile garelarik, yale edertasun zentroan laser diodo lightsherraren erabiltzaileak gara. Prezioak ezagutzeko edota ordua erreserbatzeko gure kontaktu formulariora idatzi edota deituguzu 943218892 telefono zenbakira.
No Comments