11 Ots Begi-zulo eta poltsen ezabapena
Gizarte bizi batean bizi gara, estres handiko garaia da, deskantso gabe gabiltz alde batetik bestera korrika. Lo gutxiegi egiten dugu, eta egiten dugun hori gaizki egiten dugu. Gure “gadget” teknologikoek eragindako estimuluen aurrean gaude uneoro, hauek gure organismoan daukaten eraginari jabetu gabe. Faktore hauek guztiek, eragin handia dute guregan, gure garaiko sintoma errekurtsiboetako bat begirada neketsua, poltsak eta begi-zuloak dira.
Begirada, gure arimaren ispilua da, gure aurpegia gehien erakusten dugun zatia da, gure presentazio karta, gure gorputzeko elementu garrantzitsuena da lehen inpresio egoki bat sortzeko, ondorioz, oso garrantzitsua da aurpegi gazte, zaindu eta hidratatua edukitzea eta hau begi zulo eta poltsekin bateraezina da. Hauen ezabapenerako tratamendu oso eraginkorra dakarkizuegu, Indiba Deep Beauty.
Nola ezabatu ditzakegu poltsak eta begi-zuloak? Faktore ugarik eragiten dituzte, gantz akumulazio eta likido akumulazioak, nekeak eta hemoglobina oxidazioak gune periorbitalean. Gantz eta likido akumulazioa aurreikus daitezke eta ezabatu daitezke. Poltsak ez agertzeko, Indiba aparatua erabil daiteke, berrafirmazio eta tonifikazioa eragiteko begi inguruan, horretarako ultrasoinuak erabiltzen itu, begi ondoko tenperatura igotzen du, fibroblastoen aktibazioa bermatzen du, elastina eta kolageno mailak handituz, elementu hauek birgenerazio zelular eta azal elastizitatea lortzeko elementu garrantzitsuak dira. Gainera, poltsak ezabatzeko, birgenerazio zelular handiagoa behar dugu, itxura gazteagoa lortuko dugu, drainatze efektuaz gain, poltsetako likido metaketa ezabatuz, txikiagotuz edo ezabatuz. Begi zuloen aurkako borrokan, hemoglobinaren oxidazioaren ezabaketa lortu behar dugu, Indiba Deep Beauty tratamenduak odol zirkulazioa birraktibatuko digu, begi zuloak ezabatuz eta kolore naturala itzuliz gure begiari.
Tratamendu hau oso eraginkorra da, baina tratamendu ugari behar ditu definitiboki ezabatzeko gure arazoak, baina efektuak lehen egunetik antzeman ditzakegu.
No Comments