31 Urt NESA X-SIGNAL
Gainazal aplikazioko neuro-estimulazioa edota NESA, elektroterapia berritzaile bat da, orkatiletan eta eskumuturretan kokaturiko 12 elektrodoen bitartez eta elektrodo gidari baten bitartez lan egiten duena. X-SIGNAL®-ek intentsitate eta maiztasun baxuko mikrokorrenteen bidez egiten du lan, hauek gure gorputzean sartuko dira, eta Wilder-Hormesis legeaz baliatuz, gure gorputza zeharkatuko dute. Denboran zehar korronte hauen dosi txikiek, gure gorputzaren nerbio-sistema neuromodulatzen du. X-SIGNAL-ek igortzen dituen NESA mikrokorrenteak gure neurona sare luzean zehar helarazten dira, gorputz-adarretatik abiatuz, elektrodo gidariraino.
Elektrodoen helburua, zirkuito modulatzailea ixtea da. Honela, sare bagalaren informazioaren hedapena hobetzea bilatzen da, azkenik nerbio-sistema zentralera iritsiz. Bulkada elektrikoak nerbio-sistema zentralera iristean, neuronek eta gliak estimulua hautematen dute eta forma harmoniotsuan elkar komunikatzen dira. Mikrokorronte hauek, neurotransmisoreen produkzioa modulatzen dute, bereziki nerbio-sistema autonomoa erregulatzen dutenak. Korrenteak glandula pinealera iristean, glandula estimulatzen dute, melatoninaren produkzioa handituz, loarean kalitatea hobetuz. Gainera, kortisolaren kontzentrazioaren modulazioa jazoko da glandula suprarrenalaren birrezartze nerbiosoaren ondorioz. Honela, estres eta antsietate mailak gutxituko zaizkigu.
Min kronikoaren sentsiblizazioa nerbio-sistema zentralean kokatzen da. Mikrokorronteek neurona turrustengan eragiten dute, elektrikoki asaldatutako sistemak lasaituz eta prozesu hauen ondorioz minduak dauden nerbio loturak suspertzen ditu, pixkanaka patologia hauek eragindako minak lasaituz.
Azkenik, nerbio-sistema begetatiboa sustatzen du. Ondorioz, kirolari profesionalek asko erabiltzen duten aparatua da, tonu muskularra errekuperatzen laguntzen duelako eta lesio asko ekiditen laguntzen duelako.
NESA X-SIGNAL®-EN ERABILERAREN ONURA NAGUSIAK
1. Nerbio-sistema zentrala suspertzen du.
2. Linfa sistemaren funtzionamendua hobetzen du.
3. Lumbalgia, Zerbikalgia, dorsalgia… bezelako patologien min kronikoak gutxitzen ditu.
4. Loaren kalitatea hobetzen du.
5. Fibra haustura edota beste lesio muskularren errekuperazioan laguntzen du.
6. Kirol errendimendua hobetzen du.
7. Estresa eta antsietatea gutxiagotzen du.
8. Kontzentrazioa hobetzen du.
9. Tratamendu ez inbasibo eta minik gabekoa da.
No Comments