Betileen luzapen errusiarra

Betileen luzapen errusiarra

Aste honetan betileen luzapen iraunkorren munduko berrikuntza dakarkizuegu, betileen luzapen iraunkor errusiarra.

[/vc_column_text]

Aste honetan betileen luzapen iraunkorren munduko berrikuntza dakarkizuegu, Zer da betileen luzapen errusiarra?
Azken urteetako betileen luzapenen munduko berrikuntza nagusia da, betileen luzapen klasikoan 100 betile jartzen diren bitartean, teknika berri honekin 300 betile baina gehiago jartzen dira. Teknika honekin ikusgarria den 3D efektu bat lortzen dugu gure betileentzat.
Nola lortzen dugu 300 betile hauek kokatzea? erabiltzen dugun betilea oso kalitate handikoa da, bisoiaren ilea da, betileen luzapen klasikoan erabiltzen dena baina askoz finagoa da. Dentsitate baxuko betile hauekin, nahi dugun efektua lortzen dugu, gure betile kantitate biderkatzen dugu, guk nahi dugun begirada diseinatzen dugu, begiradaren edertasun naturala indartuz, eta dentsitate baxuko betileak direnez, ez dugu betile naturala mintzen gehiegizko kargarekin.
Tratamendua betileen analisiarekin hasten dugu, begiradaren diseinua eraikiz gure begirada indartzeko. Teknika errusiarrak askatasun handia ematen digu langileoi zuretzat komenigarria den begirada eraikitzeko orduan. partxe hidratante eta erlajatzeileak kokatzen ditugu begiaren beheko partean, hauekin beheko betileak finkatzen ditugu. Hau egin ostean, goiko betileetan tratamendu eraginkor bat aplikatzen dugu ile bakoitza modu egokian itsatsi daitezen. Tratamenduaren zati hau betileen banatze prozesurekin konbinatzen dugu. Ondoren ile bakoitza kokatzen dugu luzapen guztia bukatu arte. Ile hauek betile naturalaren iraupen berbera daukate, hau da, 4 eta 8 aste bitartean, baina ukitu periodikoak eginez gure betileen iraupena luzatu dezakegu.
Tratamendu honek betile luzapen klasikoak baina prezio garestiagoa dauka,hau bi arrazoiengaitik da. Lehenik, materiala garestiagoa da, kalitate handiagokoa baita. Bestetik, langileei lan askoz handiagoa eskatzen digu, 300 betile baina gehiago kokatu behar ditugulako.

No Comments

Post A Comment