Tienda

SECRETOS DEL AGUA – sculptor

85,00 

Zure irudia liraintzen du eta galga jartzen dio zelulitisari.

1 sesión
X
Deskribapena

Secretos del Agua, azken belaunaldiko kosmetika zelularra, O.N.A. (Organización de la Naturaleza del Agua) erakundeko ikerkuntza taldeak sortu du CSIC (Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorena) kontseiluarekin lankidetzan eta MASARU EMOTO egile ezagunaren azterlanetan oinarrituta.
 
Secretos del Aguaren ikerkuntza bide nagusietako bat uraren molekula-egituren eta beroriek zelula mailako biziberritze prozesuekin duten erlazioaren azterketan oinarritzen da, antzinako jakinduriak eta biofisikako, neurobiologiako eta fisika kuantikoko azken aurrerapen zientifikoak uztartzen dituela.
 
Secretos del Agua uraren ezaugarrietan oinarritutako KONTZEPTU BERRI bat da, IRAULTZAILEA, eta gure bizimoldeari erantzuten dio. Estresak, larruazalari ezer onik ekartzen ez dioten gai sintetikoek eta etengabe pairatzen dituen erasoek hondakinak sortzen dituzte gure larruazalean, eta bestelakotu egiten dute azaleko zelulen funtzionamendu normala. Hala sortzen dira, esate baterako, garai aurreko zahartzea, orbanak, gorritzeak, azal erreaktiboa, bilgor alterazioak, zelulitisa…
 
Zelula nahasmendu horiei aurre egiteko Secretos del Aguak bi sistemarekin lan egiten du:
 

  • Infoactiboa, Ur Biopolarrarekin; zelula bestelakotuen informazioa ordenatu eta zuzentzen du.
  • Hidroarazgarria, toxinak ezabatzen ditu eta azala babesten du.

Secretos del Agua produktuak hiru kategoriatan eskura daitezke: aurpegikoak, gorputzekoak eta ilekoak.

 

FUNTZIONAMENDU-PRINTZIPIOA ETA ONURAK

 

Sistema infoactiboa:

Negantropia

Secretos del Agua produktuak egitura aldatu zaion ur naturalez eginak daude, Ur Bipolarra esaten zaionez; ordena sortzeko beharrezkoa den zeluletako informazioa finkatzen eta transmititzen du.

ATP sintesia:

Zeluletan energia sortzea optimizatzen du, «ATP sintesia» bultzatuz. ATP (adenin trifosfatoa) eratzearen xedea organismoan gertatzen diren erreakzio kimikoak gauzatzeko beharrezkoa den energia ematea da.

Homeostasia:

Zelula mailan beharrezkoak diren substantzien auto-sorkuntzari egiten dio mesede, berorien oreka lortzeko beharrezkoa den bio-nutrizio materia ekartzen baitu.

 

Sistema hidroarazgarria

Secretos del Agua produktuetatik bakar batek ere ez du ez silikonarik, ez petroliotik eratorritako beste gairik.Gure zelulek bizitokitzat duten uraren hondakin sintetikoak arazten ditu, eta zelulen transpirazioa eta garbiketaerrazteaz gainera, berorien babes naturalaindartzen du.

Additional Information
Sesión

1 sesión

Iritziak (0)

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Produktu hau erosi duten bezeroek bakarrik eman dezakete honen inguruko iritzia.