Geroz eta ohikagoak dira antsietate, estresa eta insomnio kasuak, gure generazioak sufritu eta bizi izan du aldaketa hau. Azken urteotan aurkitu den produktu batetaz hitz egin nahi dizuegu, ikerketa ugarik zein onuragarria den frogatu eta gero, merkaturatzen ari dira CBD olioak.
CBD-k Cannabidiol esan nahi du, kañamoan aurki daitekeen konposatu natural bat da. Mina, antsietatea eta lo eza hobetzen dituen sustantzia da.
90-ko hamarkadan aurkitu zen Sistema Endocannabinoidea (SEC). Gorputzean dagoen neurotransmisore sarea da, gure zelulen interkomunikazioa bermatzen duena. CBD sustantziak saretzea ahalbidetzen du eta errezeptoreak aktibatzen ditu.
Sistema honek umorea hobetzen du, apetitoa eta memoria estimulatzen ditu, mina gutxitzen du eta eguneroko onura sustatzen du.
CBD-ak gure gorputzeko sistema endocannabinoideko errezeptoreak cannabinoidekin lotzen ditu, CB1 eta CB2 a hain zuzen. Honek ongizatea eta osasuna sustatzen dituen funtzioak erregulatzea ahalbidetzen du.
CBD-aren onuren zerrenda oso luzea da. Orainarte eginiko inbestigazioen, Organización Mundial de la Salud (OMS) bezelako taldeek eginak izanik, antinausiko, antipuztaile analgesiko eta antioxidatzaile potente bezela sailkatu dute.
Estatu Batuetan, CBD-a lehenik erabiltzen hasiriko herrialdea izanik eta gehien kontsumitzen den herrialdea izanik, 5000 pertsonako inbestigazioa egin zen. Bertan, %60ak antsietate murriztapen nabaria zuela onartu zuen. Min kronikoa, lo-eza eta depresioa hobetzen zituela ere nabarmendu zen.
James MacKillop, Hamiltonen, Ontarion dagoen Hamilton unibertsitatearen Michael G. DeGroote Cannabis Medizinalaren inbestigazio zentruko zuzendariordeak, CBD-ak itxaropenez beteriko bide terapeutikoetan oso baliagarria dela dio, oso segurua baita.
–ILARGI BERRIA %5 olioa (500mg) 2mg/tanta
Min muskularrentzat eta lo ezaren arazoetarako zein urduritasunerako erabilgarria. Tratamendu dermoestetikoentzat oso egokia antipuzkari oso indartsua baita.
– ILGORA %10 olioa (1000mg) 4mg/tanta
Apostu ziurra intentsitate erdi-altuko minentzat. Lo eza, estresa, antsietatea, puztasunak, hileroko minak edota azal afekzioentzat gomendagarria.
– ILARGI BETEA %20 olioa (2000mg) 8mg/tanta
Olio indartsuena. Min kroniko edota intentsitate handiko minentzat gomendagarria, aldiberean ohiko erabilera dutenentzat, kantitate gutxirekin efektuak lortzen baitira.