2019 HASI DA!

2019 HASI DA!

2019 zoriontsua opa dizuegu! Gabonetako festa onak pasa dituzuela espero dugu, guk asko gozatu ditugu, baina, behin garai hau pasata, egindako gehiegikeriak ezabatzen hasi gara eta baita harturiko kilo “extrak”, horretarako ez gara mirarizko dieten esku jarri behar, hauek gure osasunarentzat kaltegarriak baitira, gure dietatik oso beharrezkoak diren nutrienteak ezabatzen baitituzte. Guk beste eskaintza bat egin nahi dizuegu, talka plan bat, baina gure osasuna arriskuan jarri gabe:

  1. Elikadura: Janari naturalen alde egin behar dugu apostu, gure dietan barazki, lekale, zereal karga handia sartu behar dugu, janari prozesatu eta azukre gehigarriak ekidin behar ditugu. Festen ondoren, jaten dugun janari kantitatea zaindu behar dugu, baina ez ditugu ez karbohidratoak ez beste nutrienteak ezabatu behar.
  2. Kirola: Ez da kapritxo bat, kirolak gure osasuna hobetzen du, endorfinak askatzen laguntzen digu hobeto sentiarazten digu eta gure gorputzaren kaloria kontsumoa handitzen du. OMS-k kirola egitea gomendatzen digu, gure adina zein den axola gabe, gabeziak eta gaixotasunak gutxiagotzen lagunduko baitigu, egunero 30 bat minutuz egin behar dugu kirol saio bat.
  3. Aparatologia: Oso lagungarria izan daiteke, beren efektuak frogatuak baitaude. Zein da honetarako aparatu egokia? Gorputz eta gantzen araberakoa da, gure gomendioa konfiantzazko estetika zentruren batera jotzea da eta bertako profesionalen eskuetan jartzea, haiek gomendatuko baitigute tratamendu egokiena gure kasurako. Gure gomendioak ondorengoak dira:

 

LPG

Errebol motorizatuak dituen aparatua, gantz iraunkorrak eta zelulitisa ezabatzeko egokia, lipolisia (gantzaren eliminazio naturala) aktibatzen du, ondorioz, gantz geruza fin bat daukagun guneetan aplika daiteke, edota gantz lokalizatua daukagun guneetan, oso modu zailean ezabatzen diren gantz poltsetan.

Indiba

Ultrasoinuen aparatua, likido atxikipenen ezabapenerako oso eraginkorra, gantz azpikutaneoaren gainean eragiten du, beren ezabapenen laguntzen. Elastina eta kolageno mailak handitzen ere laguntzen digu.

Kriolipolisia

Kriolopolisia errebol hotz kontrolatu bat azalaren gainean kokatzean datza, triglizeridoek kongelazio prozesu bat jasango dute, gantz zelulen heriotz naturala eragiten du. Ondoren, gorputzak progresiboki ezabatzen du era naturalean. efektua nabaritzako denbora ugari pasa behar da, hilabete bat behar baita prozesua amaitzeko, baina, ordaineta, 4 eta 12 zentrimeto artean jeitsiko ditugu.

Termoterapia

Termoaktibazio kontrolatuak gure azala zeharkatuko du 30mm-z, honela gantza disoziatuko du, organismoaren ezabapena sustatuz.

 

No Comments

Post A Comment