Secretos del agua: Aurum infoaktiboak

Secretos del agua: Aurum infoaktiboak

Aldi ezberdinetan hitz egin diezuegu Secretos del Agua-ri buruz, berrikuntza eta inbestigazioarekin oso konpremetitua dagoen enpresari buruz, gaur, azken hilabete hauetan sartu berri duten berrikuntza bati buruz hitz egingo dizuegu.

Berrikuntza hau AURUM infoaktiboak dira, aktibo botaniko eta urre koloidalaren eransketa ur biopolar matrize batean, honela, gure azalean lorturiko ondorioak hareagotzen dira. Produktu hauen propietateak ondorengoak dira:

 

  1. Erregenerazio zelularraren estimulatzaile eta aktibatzaile potentea da.
  2. Odol zirkulazioa hobetzen laguntzen du, indar berrafirmatzaile handia transmititzen du, baita hidratazio handia, argitasuna eta elastizidadea.
  3. Zimurrak txikiagotzen ditu, expresio marrak, azal markak eta orbanak ere.
  4. Azal osasuntsua: urre ioiak zelulak estimulatzen laguntzen du, metabolismoa handitzen eta ezpurutasunak ezabatzen laguntzen du.
  5. Zahartze goiztiarra prebenitzen du bere indar antioxidatzaileagatik, babes geruza sortuz eta azalaren sistema naturala aktibatzen du.
  6. Azalaren kolagenoa eta elastina naturala babesten du, bere irmotasuna mantentzen du eta zimurren agerpena atzeratzen du.

Secretos del Agua™ produktuen elementu nagusia Ur Biopolarra da, informazioa garraiatzeko transmisore natural indartsua da, bere molekulak ordena sortzeko estrukturatzen dituelarik. Ur biopolarrari esker, eta aktibo botanikoen purutasunagatik, tratamenduak oso eraginkorrak dira azal zein ilean.

Secretos del Aguak, produktu ezberdin asko ditu, modifikazio espezifikoak eginez, lortu beharreko helburuaren arabera. Aurpegi tratamenduetan, lau linea nagusi dauzka: Antiaging, Detox, Sensitivo eta Iluminante, oso gomendagarria da produktuak erosi aurretik produktuekin lan egiten duten profesionalengana joatea, beraiek orientatuko zaituztelako tratamendu egokienera, azal guztientzat ez baitira produktu berak erabili behar.

Gure zentruarekin harremanaten jar zaitezke zita bat eskatzeko eta tratamendu egokiena gomendatzeko.

No Comments

Post A Comment