10 Ots Aurpegiko tratemendu guztiak berdinak al dira?
Zein dira aurpegiko tratamendu baten onurak? Hobetu ezazu zure itxura eta osasuna.
Aurpegi tratamendua, estetikako terapia bat da, gure aurpegiaren osasuna eta itxura hobetzeko. Gaur egun produktu espezifikoen eta aparatologiaren arteko nahasketak erabiltzen dira. Zein da tratamendu hauek egiteko adina? Zein sexu? Galdera honek tranpa dauka, egia da emakumeek egiten dituztela gehienbat tratamendu hauek, baina, mundu guztiarentzat onuragarria da, ez dago adinik ez sexurik osauna eta itxura hobetzeko, denentzat da onuragarria.
Zein prezio dauka aurpegiko tratamendu batek? Aurpegi tratamendu baten prezioa asko alda daiteke, bertan erabilitako produktuen eta aparatologiaren arabera, prezio ohikoenak 70 eta 140 euro artekoak dira. Beti aurkituko dugu guretzat aproposa den tratamendua. Argi eduki behar dugu tratamendu guztiek ez daukatela helburu berdina eta normalean prezio garestiagoa daukaten tratamenduekin sakonagoak diren aldaketak lortuko ditugula.
Ohikoen diren tratamenduak peelinga edota poro garbiketa da, horretarako masajeak erabiltzen dira, aurpegiko muskuluak indartzen dira eta zikinkeria zein hildako azala ezabatzen ditu.
Gure arazoa zimurrak badira, irtenbidea aurpegiko tratamendu egoki bat izan daiteke, produktu eta aparatologia egokiekin, adibidez Indibak zimurrak eta expresio marrak ezabatzen ditu. Poltsen eta ojeren itxura hobetzen du. Adinaren aurkako liftinga sortzen du. Beste irrati-maiztasunak ere erabil ditzakegu. Edota CACI aparatu berria erabil dezakegu, zimurrak ezabatzeaz gain, muskuluak berredukatuko ditugularik.
Gantzen ezabapena lortu nahi badugu, egokiena aparatologia erabiltzea da, Hemen ez dago dudarik, LPG aparatua da egokiena honetarako, lokalizaturiko gantzen liberazioa eta kolagenoaren, elastinaren eta azido hialuronikoaren sintesia baimentzen du azal tinkoagoa lortzeko.
No Comments