AURPEGIKO LPG-A

AURPEGIKO LPG-A

Denok dakigu ez daukagula bigarren aukerarik lehen inpresio on bat sortzeko, momentu motz horietan (jakintsu askok ondorioztatu dute ez ditugula 10 segundu baina gehiago behar pertsona batekiko lehen inpresioa osatzeko), erlazioen zati garrantzitsu bat erabakitzen da. Sortzen dugun lehen inpresioa positiboa izan dadin, gure itxura zaindu behar dugu, gure keinuak ere… Baina zati handi batean, inpresio hau gure aurpegiak sortzen du.

Ez gara personal branding kontzeptuan barneratuko, gehiegi luzatuko ginatekelako, baina denok gara kontziente gure aurpegia dela gehien erakusten dugun gorputzeko atala, hau dela eta, gehien zaintzen dugun gorputzeko atala da gure aurpegia.

Azala zaintzearen prozesuak, faktore ugari ditu, aurpegi garbiketetatik hasiz, ezpurutasunen extrazioarekin jarraituz, zimur ezabaketa lortzeko kosmetikoen aplikazioa… Baina, gaur faktore berrienari buruz hitz egingo dizuegu, azken berrikuntza diren aparatu kosmetikoei buruz, hain zuzenki LPG-ari buruz, ENDERMOLIFT burukoarekin, zahartze zeinuak ezabatzeko aparatu erabilgarriena da.

Tratamendu pertsonalizatua da LPG-ak eskaintzen dizuna, pertsona bakoitzaren behar espezifikoetara moldatzen baita, buru motorizatu bat dauka, azala estimulatzen digu pultsazio eta sukzio sekuentzialak erabiliz, azalaren erregenerazio zeluarra estimulatzen. Tratamendu honekin lorturiko onurak honakoak dira:

  • Azalaren erregenerazio zelularra hobetzen du.
  • Azalaren elastizidadea gehiagotzen du.
  • Zimurrak ezabatzen ditu.
  • Aurpegi-argitasuna handitzen du.
  • Aurpegiaren irmotasuna handitzen du.
No Comments

Post A Comment