12 Aza Indiba aparatua
Estetika munduan, etengabeko aldaketan dagoen munduan, oso zaila da aparatu bat popularra izatea denbora luze baten zehar, azkar aspertzen baikara makina zaharrez, eta makina berrien bidez bilatzen dugu arrakasta. Baina, badaude makina gutxi batzuk, oso beharrezkoak bilakatzen direnak, beti arrakastatsu eta onak direnak, horien artean, INDIBA teknika da, erradiofrekuentzia bidezko diatermiaz baliatzen den teknika, estetika zentru gehienentzat oso beharrezkoa den aparatua da.
Zergaitik da horren arrakastatsua aparatu hau? Indibaren arrakasta bere efektibitatean oinarritzen da, tratamenduaren onurak lehen sesiotik nabaritzen baitira. Tratamendu guztietan bezelaxe, onura guztiak lortzeko, tratamendua askotan errepikatu beharko dugu, honela, gure azalak bere propietateak berreskuratuko ditu.
Gantzak gainetik kentzeko tratamendu ez inbasiboen bila baldin bagaude, estriak txikitxeko, muskulatura birrafirmatzeko eta tono muskularra berreskuratzeko, gorputz tratamendua aplikatu beharko dugu, baina, zimurrak eta begi poltsak murrizteko, aurpegi muskulatura birdefinitzeko eta elastizidadea birsortzeko, aurpegi tratamendua aplikatuko dugu.
Zein da bere funtzionamendu printzipioa? Erradiofrekuentzia bidezko diatermia, elektroterapia teknika bat da, erradio ondak erabiltzen ditu ehun barrunbeetatik lokomozio aparatuaren gaixotasunak tratatzeko, bai gaixotasun kroniko zein agudoak, beraien errekuperazio denbora txikiagotuz. Indiba aparatuak zenbait atal ditu, lehenik, erradiofrenkuentzia sortzailea, 448KHz-ko uhinak sortzen dietuena. Ondoren, akoplazio kapazituboko manipuloa eta azkenik, akoplazio erresistiboko manipuloa.
Modalitate kapazitiboak erresonantzia sortzen du oso urtsuak diren ehunetan, hau da, ehun bigunetan eragiten du espezifikoki, muskuluengan, sistema baskulo-linfatikoan eta beste egitura urtsuetan.
Modalitate erresistiboak, erresonantzia sortzen du lehorrak diren ehunetan, hau da, dentsoagoak diren ehunei eragiten die, hau da, hezurrei, kartilagoei, tendoiei…
ONURAK
- Ez du minik egiten.
- Larruazala lehen saiotik hobetzen da modu integral batean: elastikotasuna, hidratazioa, leuntasuna eta birsortzea.
- Gure organismoko kolagenoaren eta elastinaren sintesia handitzen du.
- Askotariko aplikazioak: koipea gutxitzen du, muskuluetako mina hobetzen du, infekzioak desagertzen laguntzen du, defentsak indartzen ditu eta abar.
- Drainatzailea da, begi-inguruetan ere erabil daiteke poltsak txikitzeko.
- Toxinak kanporatzen laguntzen du, eta adibidez, edemak edo aurpegiko hantura txikitu.
No Comments