KOBIDO

KOBIDO

Aste honetan KOBIDO masajea aurkeztuko dizuegu, erreginen masajea.

KOBIDO masajea, literalki “edertasunaren bide zaharra”, europan aurpegiko lifting naturala, teknika berria da, masaje egokiena urteak kentzeko bisturia erabili gabe.

KOBIDO masajeak istoria oso polita dauka. Japonian sortu zen, gudu gogorren ostean, samuraiek erabiltzen zituzten tratamendu hauek burua lasaitzeko. Japoniako erregina batek nabaritu zuen buruko mina kentzen zuela, eta aurpegia argitzen zuela. Erregina honek bereganatu zuen tratamendu hau bere onurarako, eta tratamendu hau oso ospetsua bilakatu zen erregeen artean.

KOBIDO masajea oso teknika ezaguna da, antzina dauzka oinarriak, mugimendu zehatzak erabiltzen ditu muskuluei modu sakonean eragiteko, mugimenfu hauek azalekoagoak diren beste batzuekin nahasten dira efektu indartsuak lortzeko.

Erabileraren onura

KOBIDO-ak mugimendu zehatzak erabiltzen ditu aurpegian, lepoan eta larruazalean, teknika egokiak erabiliz energia puntuak estimulatzen dira, osasun fisiko era psikologikoa hobetzen ditu, gainera azala oxigenatzen da, toxinak kanporatuz eta erregenerazio zelularra estimulatzen du.  Lortze duen beste efektuetako bat kolagenoaren sorkuntza estimulatzen du, azala elastikoa, argiagoa, gazteagoa eta tentsuagoa edukitzea lortuko duzu.

Onura hauez gain, oso erabilgarria da adineko azal orbanak ezabatzeko, azal koipetsua zein lehorrarentzat eta aknearentzat. Ideala da edozein pertsona mota eta edozein azaleko gaixotasunentzat, adibidez psoriasia, rosazea eta azal zahartzearentzat.

 

Tags:
,
No Comments

Post A Comment