DIETA OSASUNTSUA

DIETA OSASUNTSUA

Behin gabonak pasa direla eta urtarrilean sakonki murgildu garela, urteroko arazoa datorkigu burura, nola galdu ditzaket soberan dauzkadan kilotxo horiek? Denek ezagutzen ditugu “mirarizko” dietak, baina, aurten horrelako besta dieta bat modan jar daitekeen arren, saihestu egin behar dugu, medikuek urtero dieta hauek ez egitea aholkatzen digute, gure Osasuna arriskuan jartzen baitute. Pisua galtzen laguntzen digute dieta hauek? Noski baietz, baina dieta hauekin urritasun latzak sortzen ditugu gure gorputzean eta gure abituak berreskuratzean bat-batean itzuliko gara gure aurreko pisura. Arrazoi guzti hauengaitik saihestu behar ditugu dieta hauek. Orduan, zein da jarraitu beharreko formula? OMS-ak  dieta eraginkorra izan dadin, abitu aldaketa bat izan behar dela oroitarazten digu. Gu ez gaude hemen zuei panazea oparitzera. Guk dietaren erabilgarritasuna hiru puntuetan oinarritzen dugu:

  1. Elikadura: Orekatua izan behar da, ez dugu elikagairik ezabatu behar, ahaztu elikagairen bat ezabatzea gomendatzen duten dietak, adibidez soilik proteinak kontsumitzea gomendatzen duten dietak. Saihestu gozoak eta prozesaturiko janariak.
  2. Kirolak: OMS-ak astero 300 minutu kirol aerobiko egitea gomendatzen digu. Kirola gure abituetara gehitzean pisua errazago jeistea lortuko dugu, eta zoriontasun sentsazio handiagoa lortuko dugu, kirolak endorfinaren liberazioa baitakarki.
  3. Aparatologia: Gure lagun nagusia izan daiteke, diferentzia oso handia ekarri baitezake, baina, hau ez da panazea, beste habituak ere hartu behar ditugu, aparatologiari elikagaia eta kirola gehitu behar diogu.

Aparatologia erabiltzea erabaki dugunean, zein tratamendu erabili behar dugu? Hona hemen gure hiru gomendapenak eta beraien onurak:

LPG

Buru motorizatu baten bidez, berariazko zenbait programa ditu, eta gure aplikazio profesionalari esker koipe-pilaketetan oso modu eraginkorrean lan egiten du, bereziki pilaketa iraunkorrenetan.

ONURAK

  • Adipozitoak estimulatuz lipolisia (koipeen deskonposizioa) aktibatzen da eta koipeak askatzen dira.
  • Tokiko koipe iraunkorra higiarazten da; oso eraginkorra da zelulitisari aurre egiteko.
  • Likidoen trukea (drainatzea) areagotzen du.
  • Odol-zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa hobetzen ditu.
  • Larruazala hidratatu, suspertu, leundu eta esfoliatzen du.

 

Indiba

INDIBA® Deep Beauty-ren maiztasun handiko (448 kHz) teknologia patentatu esklusiboak ioi-zelula trukea sustatzen eta optimizatzen du. Haren Proionic® sistemak 3 intentsitate-mailatan jarduten du (Atermikoa, Termikoa eta Hipertermia), aplikazio bakoitzaren beharraren arabera.

ONURAK

  • Ez du minik egiten.
  • Larruazala lehen saiotik hobetzen da modu integral batean: elastikotasuna, hidratazioa, leuntasuna eta birsortzea.
  • Gure organismoko kolagenoaren eta elastinaren sintesia handitzen du.
  • Askotariko aplikazioak: koipea gutxitzen du, muskuluetako mina hobetzen du, infekzioak desagertzen laguntzen du, defentsak indartzen ditu eta abar.
  

Kriolipolisia

Azalean zehazki kokatutako hotz buruko baten bitartez, triglizeridoak izozketa prozesu bat jasatzen dute eta honek, gantz zelulen heriotz naturala eragiten du. Ondotik, gorputzak modu naturalean kanporatzen ditu.

ONURAK

  • Eraginkortasun handiko metodo ez inbaditzaile naturala da.
  • Gantz kokatua murrizten du, baita zonalde ezberdinetakoa aldi berean ere.
  • Azalaren itxura hobetzen du.
  • Eraginkortasun handikoa da; egoeraren arabera 6 asteetan emaitza ikusgarriak lortzen ahal dira, 4 eta 12 zentimetro bitarteko murrizketak.
No Comments

Post A Comment