SUEDIAR TRATAMENTU OSPETSUENA

SUEDIAR TRATAMENTU OSPETSUENA

LIPOFIT, GANTZAK DESAGERTARAZTEKO ETA ODOL ZIRKULAZIOA HOBETZEKO TEKNOLOGIA OSPETSUA.

Aste honetan Lipofit-ari buruzko informazioa dakarkizuegu, suediar zientzialari batzuek garaturiko teknologia, termo aktibazio kontrolatua. Tratamendu honek espektro baxuko izpi infragorriak erabiltzen ditu, azal azpian 30 mm barneratzen dira eta gantz poltsak hausten ditu, disoziazioak eratuz. Gure gorputzak ezabatuko ditu modu natural batean.

Lipofitaren funtzionamendua zein da? Lehenik eta behin gure helburuak finkatu behar ditugu eta tratamendua horren arabera aplikatuko dugu. Behin hau finkaturik, gune garrantzitsuetan bandak aplikatuko ditugu: besoetan, tripan, aldaketan eta hanketan.

Bandak modu egokian finkatu ostean, zonalde bakoitzaren intentsitatea programatzen da. Tratamenduaren hasieran intentsitate baxuak erabili behar dira, eta pixkanaka intentsitatea igotzean joango gara tratamendua aurrera doan ahala. Tratamenduak 12 sesio dauzka gutxi gora behera  eta sesio bakoitzak 40-60 minutu irauten ditu.

Tratamendua ez da batere  agresiboa gure gorputzarekin, hau dela eta tratamendu hau beste aparatologia ezberdinekin konplementatu daiteke . Lipofitaren onurak ugariak dira: Grasa ezabatzen du, zirkulazioa hobetzen du, zelulitisa ere, barizeak hobetzen ditu, artrosia…

Ondorioz, lipofita oso tratamendu onuragarria denontzat, onurak soilik baitakirzkigu. Lipofitaren onura nagusia zonalde oso zailetan daukagun gantza ezabatzen duela da, urte azkoz bildu dugun gantza eta kentzen ez dakigun gantz hori ezabatzen duela.

No Comments

Post A Comment