Warning: The magic method InvisibleReCaptcha\MchLib\Plugin\MchBasePublicPlugin::__wakeup() must have public visibility in /var/www/vhosts/bellezayale.com/httpdocs/wp-content/plugins/invisible-recaptcha/includes/plugin/MchBasePublicPlugin.php on line 37
YALE | MANIKURA ETA PEDIKURA
 

MANIKURA ETA PEDIKURA PINTURAZ HARATAGO

MANIKURA ETA PEDIKURA PINTURAZ HARATAGO

MANIKURA ETA PEDIKURAREN ATZEAN DAGOEN TRATAMENDUA

Aste honetan azkazalen tratamenduei buruzko informazioa dakarkizuegu, oso argi eduki behar dugu gure eskuak eta aurpegia direla kontaminazioa eta aireaz gehien erasotuak diren gure gorputzeko zatiak. Gure oinak gorputzaren pisua mantentzen dute egun guztian zehar, horregaitik oso beharrezkoa da oinak zaintzea. Pedikura batek gure oinak zaintzen, zauriak ez sortzen eta azala ez mintzen lagunduko digu.  Honez gain, onddoak ez agertzeko, garrantzitsua da oinen osasuna hobetzea. Arrazoi guzti hauengaitik kontu handiz zaindu behar ditugu gure azkazalak.

Behin puntu honetara iritsi garelarik, gauza bat azaldu behar dugu, manikura eta pedikura, ez dira azkazalen zainketa soilik, baizik eta gure azkazalen eta eskuen zainketa izan behar da ere, beraien osasunaren hobekuntza.

Orain, “low cost” tratamenduen arazoak azalduko dizkizuegu, beraien funtzio bakarra azkazalak limatzea eta pintatzea da, azkazalen osasuna zaindu gabe. Gainera, kalitate baxuko materialak erabili ohi dituzte, hauek dermatitisa, infekzioak eta rinokonjuntibitisa sortzen dituzte.

Gure tratamendua azkazalen higienizazioarekin hasten da, moztu eta limatu egiten ditugu. Ondoren, oinak eta eskuak manilubio eta pedilubioan sartzen ditugu. Hidroterapia mineromedizinala aplikatzen dugu, odol fluxua hobetuz eta erlajazio muskularra lortuz. Kutikulen garbiketarekin jarraitzen dugu, kutikula, azal bildura bat da eta bere funtzioak infekzioak sahiestea eta azkazala forma egokian haztea dira. Pedikuran, gogortasunak ere kentzen ditugu lima elektronikoa erabiliz. Ondoren esku eta oinen exfoliazioari ekingo diogu. Ostean parafinazko bainu bat aplikatuko diogu, azalaren hidratazioa hobetuz eta arintasun sentsazioa sortuz. Behin prozesu hau guztia aplikatu dugunean, ekingo diogu esmaltatze prozesuari.

Azkazalen tratamendu pertsonalizatuak ere badauzkagu, gure azkazalek arazo hauek baldin badauzka:

  • Azkazalak hauskorrak eta ahulak baldin badauzkazu keratina berrezartzeko produktuak aplikatuko dizkiogu.
  • Azkazal horiztatuak baldin badauzkagu, azkazalen tonu naturala berrezartzeko biziberritzeko eta oxigenatzeko prozesu bat aplikatuko diogu.
  • Estriaturiko azkazalei olio berezi batzuk aplikatuko dizkiogu hidratatzeko eta biziberritzeko.
No Comments

Post A Comment